Mikel Markez elkarrizketa

Mikel Markez

1971ko urriaren 4an Errenterian jaio zen. Hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten.

1989an lehen grabaketa burutu zuen eta 20 urte betetzerako argitaratu zuen lehenengo diskoa. Bakarlari bezala hamabi disko kaleratuak ditu gaur arte. Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du. Zuzenean Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Erramun Martikorena, Paco Ibañez edo Eñaut Elorrieta bezalako kantariekin aritu izan da. Euskal Herritik kanpo emanaldi ugari burutu ditu; Frantzian, Ingalaterran, Espainian, Irlandan, Txinan, Kuban, Venezuelan edo Argentinan.

Estatu Batuetan ere kontzertu ugari egina da, Kaliforniako Noka taldearekin elkarlanean disko bat kaleratu zuelarik. Pako Aristi idazlearekin eta Benito Lertxundi kantariarekin batera Plazer bat duk, Benito! gogoeta liburua argitaratu zuen. Bere azken lana 2019an argitaratutako zuzeneko grabaketa bat da, Biribilean izenburu duena.