Trobadorearen konpromisoa

posted in: Elkarrizketak | 0


Mikel Markez trobadore lanetan dabil berriz ere, bortz urtez isilik egon ondoren bere bidean zazpigarrena den disko berria karrikaratu baitu orain dela deus. Erabili nazazu izenburua paratu dio eta gazterik hasi zen kantaria izanagatik ere, argi du bi udatako txoria izan nahi ez duela, oraindik ere saskian baduelako zer kantatua.

Heldutasuna?

(Irri) Ez nuke heldutasunera sekula iritsi nahi. Hau hiltzea bezalako zerbait da. Nahiago nuke beti ikasten jarraitu. Dena dela, egia da gure hau ofiziotzat hartzen dugunok egiten hari garen horrek nolabaiteko garrantzia baduela sentitu behar dugula. Egungo zurrunbilo honetan, bai konpaktuak, bai liburuak ere kleenex baten modura ulertzen dira, behin erabili ondoren berehala zakarrontzira jaurtikitzeko. Honen aurka irauli nahi dut, betirako diren diskoetan sinetsiz. Zentzu horretan, bada, heldutasunerako diskoa da, gainontzekoak ziren modu berberean, kanposantura iritsi bitartean kantaria izango naizela uste baitut.

Aitzitik, bortz urtetako isilune hori zerbaiten adierazgarri da?

Hasi nintzenetik seigarren diskora arte ia kasik etenik gabe jardun izan dut. Momentu batean nire burua galduta ikusi nuen. Ez nekien zergatik, norentzat, nola hari nintzen kantuan. Hartara, 1999an gelditzea erabaki nuen, Pako Aristirekin Tribuaren Hitz Galduak ikuskizunaren emanaldiak bukatu genituenean. Isilik iraun dudan tarte honetan nire buruari zergatik, norentzat eta horrelako galderak egin dizkiot eta erantzunak aurkitu bitartean mutu egon naiz.

Hartara, zergatik dabil kantuan Mikel Markez?

Zerbait esateko dudalako. Hau da nire azken aurkikuntza. Esateko dudan guzti hori adierazteko egin dut zazpigarren disko hau eta hori entzun nahi duenak hortxe ditu horiek guztiak entzungai. Kantuak ez ditut debalde egin. Kantuak kantariaren bila etortzen dira, markatzen gaituzte, arrasto bat uzten digute. Nik nahi duen guztiarekin arrasto hau partekatu nahi dut.

Abestiei erreparatuz, Pako Aristi, Sonia Gonzalez, Joseba Sarrionandia, Xabier Lizardi edota Joan Mari Irigoienen olerkiak musikatu dituzu. Noiz antzematen diozu maileguan hartzen duzun olerki bati musikarako gai-tasuna?

Poema liburu bat hautatu eta irakurtzen ari naizenean berehala konturatzen naiz kantu izan behar duen poema


Tumeur de la prostate : pronostic en fonction du stade, du grade et du risque

Tumeur de la prostate : pronostic en fonction du stade, du grade et du risque

horrekin. Izan ere, poema irakurri eta hori musikatu behar dela ikusten baldin badut, berdin zait zer dudan egiteko, dena bazter batean utzi eta poema hori musikatzen hasiko bainaiz, behintzat poema horren abestiaren bizkarrezurra egin arte.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude